PRENTSA OHARRA: JolasBIDE lehen jardunaldiak Leioako Magisteritza Eskolan

Leioako Magisteritza Eskolan emango den JolasBIDE lehen jardunaldiak heziketa berrikuntzaren inguruko hausnarketak eskeiniko ditu

Leioa, 2017ko azaroaren 3, ostirala.

Osteguna den datorren azaroaren 2an Leioako EHU/UPVko Bizkaiko Campuseko Magisteritza Eskolan hezitzeko eta ikasteko modu ta mota desberdinen inguruko jolasBIDE lehen jardunaldia ospatuko da. Hurrengo galderaren inguruan haurnartuko dugu, “zer da heziketa berrikuntza?”. Jardunaldia Magisteritza Eskola ta Haziz Hazi sareak antolatua, sarrera libre ta doakoa izango du. Hezkuntza ikuspegi desberdinak eta eredu berrietatik jotzen duten proiektuak ikusteko aukera ahalbidetuko du.

Jardunaldi hontan, gai hauetan adituak diren pertsonen eskutik hainbat hitzaldi ta eztabaida emango dira. Euskadiko Eskola Kontseiluko Lehendakaria den Nélida Zaitegi, Eusko Jaurlaritzako Heziketa Berrikuntzatik Mikel Agirregabiria, “Diraya Expresión”tik, (Hezkuntza Sortzailean oinarritutako tailerrak ematen dituen proiektua) José Miguel de Castro, jokuaren inguruko Imagine Elephants proiektutik Elena Cruces eta Julián Maguna eta Zallako Landabaso Eskola Aktibotik Ane Erice eta Adrián García. Horrez gain Miren Alañak errespetuzko harremanak eta enpatia bultzatzen duen hezkuntza modu berri batentzako komunikazio baliabideak emango dituen tailerra eskeiniko du.

JolasBIDE jardunaldi pedagogikoaren helburua formakuntza osatzea eta joera akademiko, metodologia berrien eta hezkuntza proiektuen inguruko ikuspegi anitza eskeintzea da, beti ere jolasaren balorea azpimarratuz bizitza etapa guztietan ematen den ikaskuntza prozesuetan.

HazizHazi elkartea, “Hezkuntza, haziera eta bidelaguntza sarea” hezitzaile ta familiez gain, EAE eta Nafarroako, gaur eguneko gizartean dauden gabezi eta arazoei erantzuna emateko eredu propioak garatzeko beharra sentitzen duten hezkuntza proiektu desberdinez osatuta dago.

Informazio gehiago: www.jolasbide.org

Harremana: Rubén Méndez (HazizHazi-ko lehendakaria)
Mugikorra: 656749654 · emaila: hazizhazielkartea@gmail.com · Webgunea: www.hazizhazi.org

Facebook: https://www.facebook.com/hazizhazielkartea/

PDF 20171103 hazizhazi jolasbide prentsa oharra eus

Kartela · Cartel en PDF
Egitaraua · Programa en PDF

 

logo jolasBIDE PDF

 

 

 

 

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s